XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGIN E EUSKARA
IDATZ KONTA :E
7

6.3.- ALGORITMOA

Kapitulu honetan garrantzi handiko egitura berria sortu dugunez gero, BALDINTZA delako egitura hain zuzen, guztiz beharrezkoa ikusten dugu algoritmoari eskainitako atal honetan egitura honen izaera eta aplikazioak aztertzea.

Hasteko, BALDINTZA delakoak orain arte ikusitako beste egitura guztiekiko dituen desberdintasunak azpimarratzen saiatuko gara.

Lehen desberdintasuna, eta agian funtsezkoena, zera da: BALDINTZAren gaiak erlazioak dira, eta BALDINTZAren emaitza zuzen (true) edo oker (false) balioa.

Adibidez:

BALDIN 3 + 4 adierazpen honek ez du zentzurik

BALDIN AU 40 honek ere ez

BALDIN 4 + 5 ampgt; 6 adierazpen hau zentzuzkoa edo gramatikala da

BALDIN :M = 6 adierazpen hau ere gramatikala da

Baldintza soila, erlazio bakarra kontutan hartzen duena da; goiko adibidearen azken biak, esate baterako.

Baldintza konposatua, berriz, erlazio bat baino gehiago batera kontutan hartzen dituena dugu.

Adibidez:

BALDIN ETA :Mampgt;10 :Mamplt;20

BALDIN EDO :Mampgt;20 :Mamplt;10

BALDIN EZ :Mampgt;10